Itxi

Gipuzkoa

Zarauzko hondartzan bainua debekatu dute osasun arrazoiengatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzako uretan burututako kontroletan, "arautegiak ezartzen diren kalitate irizpideak betetzen ez direla antzeman da".

Zarautzeko hondartza (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Lorentxo Portularrume

Osasun arrazoiengatik, Zarauzko (Gipuzkoa) hondartzan bainua debekatuta dago, Udala ohar batean jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzako uretan burututako kontroletan, "arautegiak ezartzen diren kalitate irizpideak betetzen ez direla antzeman da". Beraz, oraingoz, bainua debekatu dute.

Egoera honen aurrean, bandera gorria jarri dute sorosleek, eta ezingo da itsasoan bainatu Eusko Jaurlaritzak horretarako oniritzia eman arte.

Udalak herritarrei eskatu die "arduraz jokatzeko eta une oro hondartzako sorospen-zerbitzuaren jarraibideak betetzeko".