Itxi

Gipuzkoa

Zarauzko hondartza normaltasunera bueltatu da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Asteartean, hareatzako urek ez zituzten betetzen indarrean dagoen araudiaren kalitate-irizpideak; hala ere, uren azken analisiak onak dira, eta, beraz, ez dago eragozpenik bainua hartzeko.

Zarauzko hondartza (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: Maria Jesus Echevarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zarauzko Udalari jakinarazi dio hondartzako urei egindako azken analisien emaitzak onak direla eta araudian jasotako kalitate-irizpide guztiak betetzen dituztela. Hori dela eta, Zarauzko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute.

Horrela, hondartzako sorosleak normaltasunez ari dira gaurkoan lanean.

Albisteak (1)