Itxi

Abisu horia

Ekaitz bortitzak izan dira Zallan eta Balmasedan, besteak beste

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.

Igandeko euri-jasa Balmasedan (Bizkaia). Argazkia: @Andreadirecti2 Murrizketa testua

Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan, Euskalmeten datuen arabera.

Abisu horia ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan gaur, prezipitazio iraunkorrak espero baitziren, bereziki arratsaldean.

Bestalde, igande arratsaldean izan ziren ekaitzek ia 8.000 tximista utzi zituzten EAEn, Euskalmeten arabera. Zehazki, 7.722 tximista zenbatu ziren, 4.775 Bizkaian; Araban 1.662 deskarga izan ziren, eta Gipuzkoan, 1.285.

Horrelako fenomeno atmosferikoek, udaberrian eta udan ohikoak, antzeko egoerak eragin dituzte lehenago ere, hala nola 2021eko ekainaren 16an, orduan ia 6.000 tximista erregistratu baitziren.

Informazio gehiago (1)