TRAFIKOA
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Deban
EITB MEDIA
Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Irungo noranzkoan, baina ez da inor zauritu.
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute asteazken honetan AP-8 autobidean, Deba parean, Irungo noranzkoan. Horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute eta 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak EITB Mediari jakinarazi dionez.
Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Deban, baina ez da inor zauritu. Dena dela, errei bat itxi dute zirkulaziorako, eta 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Irungo noranzkoan. Ikerketa abiatu dute istripua zerk eragin duen argitzeko.
Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Hala, 10:30 aldera amaitutzat eman dira istripuaren ondorioz goizean sortu diren auto-ilarak.