garraio publikoa
Urduña eta Amurrio arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidea konpontzeko makina bat trenbidetik atera baita
eitb media
Atzo gauean, 23:45ak aldera, mantentze-lanetan ari zen makina astun bat errailetik atera zen, Adifeko iturriek azaldu dutenez. Atzotik langileak arazoa konpontzeko lanetan ari dira.
Renfeko trenen zirkulazioa etenda dago Amurrio eta Urduña artean, asteazken gauean Iñarratxun, trenbideko makina bat errailetik atera delako. Hala jakinarazi du Adifek, eta gaineratu du langileak lanean ari direla bart gauetik, ahalik eta lasterren arazoa konpondu eta normaltasunera itzultzeko.
Asteazken gaueko 23:45ean gertatu zen, mantentze-lanetan ari zen makina astun bat errailetik atera zenean. Miranda de Ebro eta Bilbo lotzen dituen bide horretatik igarotzen diren aldiriko eta distantzia luzeko trenetako bidaiariak autobusez ari dira eramaten.