ERASOA
Gizonezko bat atxilotu dute Amurrion, bere aita arma zuri batekin larri zauritzeagatik
EITB MEDIA
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dute zauritutako gizona, baina arriskutik kanpo dago.
34 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur Amurrion, bere aita arma zuri batekin erasotzeagatik. 13:15 inguruan izan da erasoa, Armurulanda kaleko etxebizitza batean.
Erietxera eraman dute larri zauritutako gizona. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak argitu dutenez gizonak zenbait zauri zituen, dirudienez, laban batekin eginak.
Erasotzaileak erabilitako labana aurkitu du Ertzaintzak, eta gertakaria argitzeko ikerketa zabaldu du.