Familien legea
Espainiako Gobernuak dekretu bidez onartu ditu bertan behera geratu ziren familia-legearen baimenak
EITB MEDIA
Hautezkunde orokorrak aurreratu zirenez, Ione Belarraren neurria bertan behera geratu zen, baina bertan jasotzen ziren zaintzarako zenbait baimen Ministroen Kontseiluan onartu dira astearte honetan; besteak beste, senideren bat edo bizikideren bat zaintzeko bost egun ordainduko baimena.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak zaintzarako hiru baimen onartu ditu astearte honetan senideak eta seme-alabak zaintzeko. Gizarte Eskubideen Ministerioak bultzatutako Familien Legean jasota zeuden, eta hauteskunde orokorrak aurreratu zirenez, Kongresuan izapidetzea bertan behera geratu zen.
Baimen horien artean dago, esaterako, senideren bat edo bizikideren bat zaintzeko bost egun ordainduko baimena, istripu, gaixotasun larri, erietxeratze eta etxean zaintza behar duten kirurgia kasuetarako.
Gainera, urtean lau egunez baimen bat hartzeko aukera egongo da "ezinbesteko kasuetan". Baimen hau ere ordaindua izango da eta gurasoek, premiazko familia-arrazoiak dituztenean hartu ahal izango dute.
Hirugarrenik, zortzi asteko baimen ordaindu gabekorako eskubidea ere aitortzen die 8 urte baino gutxiago dituzten umeen gurasoei.
Ione Belarrak zuzentzen duen departamentuko iturriek azaldu dutenez, neurri horiek dekretu baten bidez onartzea erabaki da.
Egoera hori aprobetxatuz, gainera, dekretuak Belarraren taldearen beste proposamen bat ere jasotzen du, Familien Legearen baitan; horren arabera, izatezko bikoteek erregistro bakoitzeko 15 eguneko baimena izateko eskubidea izangi dute, gainerako ezkonkideek bezalaxe.