istripua
10 urteko haur bat ito da Abadiñon, presa batera erorita
EITB Media
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 20:00etan aldera gertatu da, Muntsarantz auzoan. Antza denez, umea ihes egiten ari zitzaion baloi bat hartzera joan da eta uretara erori da. Senegaldarra zen eta ez zekien igeri egiten.
Senegalgo 10 urteko haur bat hil da igande honetan Abadiñoko (Bizkaia) presa batean itota.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua arratsaldeko zortziak aldera gertatu da, Muntsarantz auzoan.
Antza denez, umea ihes egiten ari zitzaion baloi bat hartzera joan da eta uretara erori da. Familiaren gertuko iturriek jakinaraiz dutenez, ez zekien igeri egiten.
Larrialdietako zerbitzuak adingabea erreskatatzera joan dira, eta uretatik aterata, luze aritu dira erreanimazio lanetan, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko eta 21:20an baieztatu dute hil egin dela.
Lehen informazioen arabera, sortzez senegaldarra zen adingabea eta oporretara etorria.