Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Iruñeko emakumearen ustezko hiltzailea gaur eramango dute epailearen aurrera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

51 urteko ustezko erasotzaileak bere burua entregatu zuen larunbatean Iruñeko Udaltzainaren egoitzan. Bestalde, 12:00etan minutu bateko isilunea egingo dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, hilketa matxista gaitzesteko.

Larunbatean hilketa gertatu zen Iruñeko tabernaren aurrealdea. Argazkia: EFE

Gaur eramango dute Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Iruñeko Epaitegira larunbatean Ermitagaña auzoan gertatu zen hilketa matxistaren ustezko egilea.

Hilketa Francisco Aleson kalean kokatutako Anayak tabernaren barnealdean gertatu zen. Ondoren, 51 urteko ustezko erasotzaileak bere burua entregatu zuen Iruñeko Udaltzainaren egoitzan. 47 urteko emakumea txinatarra zen, 15 urte zeramatzan Nafarroan eta lau seme-alabaren ama zen. Auziaren sumarioa sekretupean dago.  

12:00etan minutu bateko isilunea egingo dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, larunbateko hilketa matxista gaitzesteko.

Atzo, elkarretaratzea egin zuten Iruñeko Udaleko kideek, Nafarroako Gobernuak, alderdi politikoek eta herritar askok, Ermitagañako auzoan jazotako hilketa matxista gaitzesteko eta biktimaren familiari elkartasuna adierazteko.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak hilketa jazoera deitoratu zuen: "Espero dezagun berriro horrelakorik ez gertatzea. Gure baliabide guztiak eskura jarriko ditugu izatez seguru den hiri honetan emakume guztiak seguru sentitu daitezen". Gainera, Udala akusazio gisa azalduko dela aurreratu zuen.  

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko jarduneko presidenteak, bere aldetik, "gaitzespen irmoa" azaldu, eta "erakundeek aho batez egindako gaitzespena" azpimarratu zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albisteak (2)