Itxi

Musika Jaialdia

Bilbao BBK Livek marka hautsi du bere hamazazpigarren edizioan, 120 000 pertsona baino gehiagorekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio "musika eta kontzientzia ingurunearekin bat egiteko erreferente" bihurtu den ekitaldiaren hamazazpigarren edizioari. Datorren urteko jaialdia uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.

Público en el concierto del grupo Love of Lesbian. Foto: EFE.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioa amaitu da jada. 120.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, ostegunetik larunbat gauera arte, eta aurreko edizioko marka hautsi du.

Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio BBKri, emanaldi indartsu eta zainduarekin. Alex Turner buru duen taldeak talentua eta energia xahutu ditu eta ikusleak gozatu dute.

Arctic Monkeys taldearen kontzertua larunbatean Kobetamendin. Argazkia: EFE.

 

Antolatzaileek prentsa ohar batean azpimarratu dutenez, ekitaldia "erreferente" bihurtu da "ingurumenarekiko konpromisoan eta musika eta kontzientzia ingurunearekin uztartzean".

"Hiru egunez, Kobetamendiko mendi enblematikoa musikaren eta emozioen epizentroa bihurtu da. Lehen mailako programazioarekin, Bilbao BBK Livek munduko txoko guztietako 120.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Kobetamendi eta Bereziak guneetan, kontzertuez gozatzeko", gaineratu dute.

Love of Lesbian kontzertuaren ikuspegi panoramikoa . Argazkia: EFE.

 

Bertaratutakoen % 35 nazioartekoak izan dira, 75 herrialdetakoak. Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania eta Italia izan dira parte-hartzaile gehien izan dituzten herrialdeak. Estatu mailan, Madril, Katalunia, Kantabria eta Valentziako Erkidegoa izan dira jaialdiarekiko jarraitzaile gehien izan dituzten probintziak. Jaialdia bart amaitu da, besteak beste, Arctic Monkeys, Love of Lesbian eta IDLES taldeen emanaldiekin.

Horrela, Bilbao BBK Livek bere hamazazpigarren edizioari amaiera eman dio. Hiru egunetan 100 kontzertu baino gehiago programatu dira, Florence + The Machine, Pavement eta Arctic Monkeys taldeen kontzertuekin eta Phoenix, The Chemical Brothers eta Duki taldeen emanaldiekin, besteak beste.

Datorren urtean BBK Live uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.

Galeriak (1)