Itxi

Aktibistak

Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, "Petronorrek kirola zikintzen" duela salatzeko

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropada jokatzen zen bitartean egin dute ekintza. Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak "euren irudia garbitzeko" erabiltzen dituztela salatu dute.

Greenpeaceko aktibistak Zierbenako estropadan. @GreenpeaceEUS

Greenpeaceko ekintzaileek pankarta bat zabaldu dute igande honetan Zierbenako portuan (Bizkaia), "Stop Greenwashing. Petronorrek gure kirola zikintzen du" mezuarekin, Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak erabiltzen dituztela salatzeko, "euren irudia garbitzeko", Euskadin eta Estatuan "CO2 gehien isurtzen duten enpresak" direnean, hurrenez hurren.

Ohar batean azaldu dutenez, ekintza Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropadan egin dute, Zierbenako portuan. 

Adierazi dutenez, enpresa horiek "klima aldaketa eragiten eta larrialdi klimatikoan aktiboki laguntzen jarraitzen dute, euren irudia garbitzeko era guztietako ekitaldiak erabiltzen dituzten bitartean".

"Eskaera argia da, Petronorrek alde batera utz ditzala erregai fosilak, bai eta bere errealitate kutsatzaileaz engainatzea eta benetako ekintza klimatikoa geldiareaztea beste helbururik ez duten bere publizitate-praktikak ere", adierazi du Ana Parallé Greenpeacek Euskadin duen ekintzaileak.