elikagai alerta
Gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat merkatutik kendu dute burundanga arrastoak topatu ostean
Agentziak| EITB Media
Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.
Aesan Nutrizio eta Elikagai Segurtasunerako Espainiako Agentziak merkatutik kendu du Gerble markako gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat (albistean dagoen argazkikoak bezalakoa). Sorta horretako gailetetan eskopolaminaren (burundanga droga) eta atropina botikaren arrastoak topatu dituzte eta horregatik alerta ezarri dute.
Zehazki, 51914913 lotea da kutsatutakoa. Frantziatik ekarria da eta 2023/09/20 du iraungitze data.
Agentziak ostiralean ohartarazi zuen egoeraz, eta etxean halakorik dutenei ez hartzeko eskatu die.
¿¿ Alerta por presencia de atropina y escopolamina en galletas con pepitas de chocolate sin gluten.
— AESAN (@AESAN_gob_es) July 7, 2023
¿ No consumir
¿¿Nombre: Gerblé sin gluten. Galletas con pepitas de chocolate.
¿¿ Marca: Gerblé
¿¿ Lote: 51914913
¿ https://t.co/7h2WCcstMl pic.twitter.com/F3RrORPgor
Katalunian atzeman dute kutsadura, eta erkidego hori izan da ohartarazten lehena. Gailetan Estatu osoan banatu omen dituzte. Enpresak berak ere eman du abisua.