Ume lapurtuak
Ume lapurtuen kasuak frogatzeko zailtasunak agerian utzi dituzte
Erredakzioa
Hainbat erakundeetako ordezkariek diote, artxiboen gabeziak eta datuen eskasiak ez dutela adierazten irregulartasunak egon zirela.
Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Erregistro Zibil eta hilerrietako arduradunek diote, zaila gertatzen dela ume lapurtuen auzian irregulartasun kasuak atzeman eta frogatzea. Diotenez, artxibo asko falta dira, eta beste asko egoera txarrean daude eta ez dizkiete datu argirik ematen. Horregatik, argi utzi nahi izan dute, horrek ez duela adierazten irregulartasunak egon zirenik salatutako hainbat kasuetan. Alegia, adopzio irregular batean parte hartu zuen mediku edo erizain batek ez ziola Erregistro Zibilari egiazko daturik emango.
Halere, beraien laguntza eskaini die ume lapurtuen kasuren baten biktima dela uste duten guztiei.
Hilerrikoen arduradunen kasua antzerakoa da. Guztiek onartu dute lurperatutako ume edo fetoen identifikazio lanak oso zailak direla. Esaterako, jakinarazi dute, bataiatu aurretik hiltzen ziren umeak ez zirela hilerri barruan lurperatzen, linbo deitzen zioten gune batzuetan ehortzi baizik.
Erakunde hauetako arduradunak, Legebiltzarreko kasu posible hauetaz arduratzen den batzordearekin bildu dira. Batzorde honek, 1.940 eta 1990. urte artean gertatutako ustezko kasuak ikertzen ari da.