Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadi

"2022ko uztaileko heriotza-kopurua % 30 igo zen bero-boladaren ondorioz"

RADIO EUSKADI | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pello Latasa Euskadiko zaintza epidemiologikoaren arduradunak Radio Euskadin azaldu duenez, duela urtebeteko uztailean heriotza-tasa nabarmen igo zen herritar ahulenen artean bi faktoreengatik: bero handiagatik eta covid gaitzagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Pello Latasa Euskadiko zaintza epidemiologikoko buruak adierazi duenez, iazko uztailean heriotza-tasa % 30 igo zen EAEn, eta horren arrazoi gisa bi aipatu ditu: hilabete horretan izandako bero-boladak eta covid gaitzak une hartan izandako intzidentzia altua.

Erregistroak daudenetik uztailarik beroena izan zen 2022koa: Estatuko hainbat puntutan 43º gainditzera ere iritsi ziren. Gainera, hirugarren hilabeterik lehorrena izan zen. Horri lotu zitzaion covidaren zabaltze handiagoa, gutxiago gaixotzen baitzuen ere. Horiek guztiek estutasunean jarri zituzten herritar ahulenak.

2022an 25.000 pertsona hil ziren EAEn, 2021ean baino % 5 gehiago. Maila Gorena uztailean izan zen, % 29,6rekin, hau da, 2.310 hildakorekin.

Aurtengo bero-boladen aurrean, jarraitu beharreko aholkuak gogora ekarri ditu Latasak: "norberak bere burua babestea, kontzientzia hartzea eta alerta meteorologikoen gainean adi egotea" (elkarrizketa, jatorriz, gaztelaniaz).

Albisteak (1)

Audioak (1)