Itxi

TRAFIKOA

Hiru autoren arteko talkak hiru zauritu arin eta ilara luzeak eragin ditu AP-8an, Usurbil parean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ezbeharra 13:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, baina 14:30ak pasata, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Istripua AP-8an, Usurbil parean. Argazkia: EITB

Hainbat ibilgailuren arteko talkaren ondorioz, AP-8 autobideko bi errei itxi behar izan dituzte Irunerako noranzkoan, Usurbil parean. Auto ilara luzeak eragin ditu istripuak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Ezbeharra 13:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da; hiru ibilgailuk talka egin dute, eta, ondorioz, hiru pertsona arin zauritu dira. Bi orduz ilara luzean izan dira errepide horretan, baina 14:30ak bueltan egoera bere onera itzuli da.