Sutea
Amatatu dute Petronorren Muskizko lantegian piztutako sutea
E. G. | EITB Media
Behin segurtasun protokoloak aktibatuta, lantegiak berak duen suhiltzaile zerbitzuak itzali du 1. findegian piztutako sutea. Zorionez, ez da inor zauritu.
Sutea piztu da goizean Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen lantegian, baina handik ordubetera itzali dute, Bizkaiko suhiltzaileek eta Petronorrek berak jakinarazi dutenez. Ez da inor zauritu.
Garrak 06:00ak aldera piztu dira 1. findegian, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren 12 bat suhiltzaile ibilgailu bertaratu dira, baina lantegiak berak duen suhiltzaile taldeak itzali du sutea, iturrion arabera.
3. mailako sute industriala izan da piztutakoa, eta segurtasun protokoloa aktibatu dute. Garrak urrunetik ikus zitezkeen goizeko lehen orduan, baina arin jardun dute suhiltzaileek eta suteak ez du ondorio larririk izan.
Bizkaiko Aldundiaren arabera, 07:20ak aldera itzali dute. Petronorrek ikerketa abiatu du sutea zerk eragin duen argitzeko.
Técnicos de @Petronor_Info dan x extinguido en incendio y controlado el siniestro, dotaciones de #Bomberos regresan a sus parques
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) July 26, 2023
Petronor teknikariek, sutea itzalita eta ezbeharra kontrolatutzat eman dute, #Suhiltzaileak beren parkeetara itzultzen@112_SOSDeiak