Itxi

Trafikoa

Normaltasuna errepideetan, egunean zehar auto-ilarak izan ondoren

EITB Media

Leer en Castellano

Gaur abiatu da, udako oporrak tarteko, irteera operazioaren bigarren fasea. Asteburuan trafiko dentsitate handiena espero da, oporretatik datozenei opor-lekura doazenak batuko baitzaizkie. 

N-622, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

-A8 errepidean, Kantabriarako norabidean, 9 kilometro arteko auto-ilarak izan dira arratsaldean.

-A1 errepidean, Armiñonen (Araba) ere ilarak izan dira.

-Era berean, N-622 errepidea, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzean ere pilaketak izan dira egunean zehar.

-Eta A1ean, Gasteizen, Madrilerako norabidean.

Gaur abiatu da, udako oporrak tarteko, irteera operazioaren bigarren fasea. Asteburuan trafiko dentsitate handiena espero da, oporretatik datozenei opor-lekura doazenak batuko baitzaizkie. 

EAEko zirkulazioaren inguruko informazio guztia, webgune honetan edo 011 telefonoan // Nafarroako zirkulazioaren inguruko informazio guztia webgune honetan edo 900 400 100 telefonoan.

Albisteak (1)