Emakumeen aurkako indarkeria
30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jazoera Queiles Pasealekuan gertatu da bart. Genero-indarkeriarekin lotutako delitua leporatu dio Udaltzaingoak atxilotuari.
Tuterako Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bart, bere bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.
Gertaera Queiles Pasealekuaren zonaldean jazo da, larunbat honetako 02:45ak aldera. Genero-indarkeria delitua egotzi diote 30 urteko atxilotuari.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.