Eguraldia
Itsas denboralea tarteko, Santa Klara uhartea itxi dute eta Kontxako gabarroi batzuk kendu dituzte Donostian
Agentziak | EITB MEDIA
Hiru metroko olatuak eta marea biziak espero dira ostiralera arte, eta, hala, prebentzio neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Hondalea instalazio artistikoa ere zarratuta egongo da.
Datozen egunotan itsasoa zakar ibiliko da eta 3 metroko olatuak espero dira. Badaezpada, hainbat neurri hartu ditu Donostiako Udalak. Hala nola, Santa Klara uharterako sarbideak itxi dituzte eta Kontxako hondartzan dauden bi gabarroi (txirristak dituzten buiak) kendu, Udaletik jakinarazi dutenez.
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko 15:00etatik aurrera itsasaldeko arriskuagatik.
Santa Klara uharteko zerbitzu batzuk (taberna, komunak eta dutxak) ere itxi dituzte, olatuengatik babesteko oholak jartzen ari direlako. Nolanahi ere, 14:00etatik aurrera zarratuta egongo da irla (bertan daudenak aterako dituzte).
Orain itsasoa bareago dagoenez, Kontxako bi plataformak badiara hurbildu dituzte, babestuago egoteko.
Azkenik, Cristina Iglesiasen Hondalea instalazio artistikoa itxita egongo da.
¿Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik, bihar, abuztuak 3
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) August 2, 2023
¿Altuera handiko olatuak eta itsasoaren egoera nahasia
Hori dela eta:
¿Gabarroi batzuk kenduta
¿Santa Klara uharteko zerbitzuak itxita (botikina, komuna, etab.)
¿Hondalea itxita#Donostia #SanSebastian @DSS_Ingurumena pic.twitter.com/c0xMGJxQWw
Carlos Garcia Udaleko Mantenu eta Hiri Zerbitzuetako zinegotziak Radio Euskadin azaldu duenez, espero dute ostiralean dena zabaltzeko moduan egotea.