Itxi

ESPAINIAKO GOBERNUA

Zigor espedientea zabaldu diete kostu baxuko hainbat aire konpainiari, eskuko maleta kobratzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera, espedientea zabaldu dietenetako lau Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Kontsumo Ministerioak lehen zigor espedienteak zabaldu dizkie kostu baxuko hainbat aire konpainiari, eskuko maleta kabinan eramatearen truke dirua kobratzeagatik.

Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera, espedientea zabaldu dietenetako lau Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea dira.

Halaber, txartelaren prezioan sartu ohi ziren beste zerbitzu batzuengatik ere gainkostua ezartzen dute; esaterako, adin txikikoen edo menpeko pertsonen kasuan, beste bidaiari baten ondoan esertzeagatik.

Aireportuetan eskudirutan ordaintzen ez uztea izan da espedientea zabaltzeko beste arrazoietako bat.

Kontsumo Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, baliteke arau-hauste larria edo oso larria egin izana. Arau-hauste larria egiaztatuz gero, 10.001 eta 100.000 euro arteko isuna jaso dezakete; oso larria egiaztatuz gero, berriz, 100.001 eta 1.000.000 euro artekoa.

Bideoak (1)