Indarkeria matxista
Emakume batek sexu erasoa salatu du Lemoan
EITB Media
Erasoa duela egon batzuk izan zen udalerriko etxebizitza batean. Gertakariok salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak gaurko, 19:30ean Udaletxearen aurrean.
Emakume batek salatu duenez, Lemoako (Bizkaia) etxebizitza batean sexu erasoa pairatu zuen. Horrekin lotuta, eraso matxista gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu, eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Bilkura isila 19:30erako deitu dute, Udaletxearen aurrean, eta parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei.
Udalak bere "gaitzespenik sendoena" agertu du, eta elkartasuna eta babesa adierazi dizkio biktimari. Gogorarazi duenez, indarkeria beti erabiltzen duenaren erantzukizuna da, eta saihestu behar da erasoa jasan duen emakumea erruduntzat jotzea.
Halaber, berdintasun eta errespetu balioetan oinarritutako gizarte bat lortzeko lan egiten jarraituko duela hitzeman du.
¿¿ GOGORATU: gaur arratsaldean, 19:30ean, ELKARRETARATZE INSTITUZIONAL ISILA udaletxean.
— Lemoako udala (@Lemoakoudala) August 7, 2023
¿¿ RECORDAD: esta tarde, a las 19:30, CONCENTRACIÓN INSTITUCIONAL SILENCIOSA en el ayuntamiento. https://t.co/D3BJ92qH3P