Itxi

Abusuak

48 urteko gizon bat espetxeratu dute Elorrion bi adingaberi argazkiak eta ukituak egiteagatik

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Gertakariak astearte arratsaldean jazo ziren. Gizonak modeloak izan nahi ote zuten galdetu zien neskei. Jarraian, gizonak baimenik gabe argazki batzuk egin eta adingabeetako baten hankak ukitu zituen.

Elorrio (Bizkaia). Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate

48 urteko gizon bat espetxeratu dute gaur Elorrion (Bizkaia), sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita, bi adingaberi baimenik gabe argazkiak egitea eta horietako bati hankak ukitzea leporatuta.

Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, gertakariak astearte arratsaldean jazo ziren.

Bi adingabeek kalean jasandako sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituaren berri eman zion Elorrioko Udaltzaingoak Ertzaintzari.

Kasua ikertu zuten ertzainek egiaztatu zutenaren arabera, gertakarien lekuan zegoen gizon bat bi neskengana joan zen, eta galdetu zien ea "modeloak izan nahi zuten".

Jarraian, "baimenik gabe, bi adingabeei argazkiak atera egin zizkien eta grabatu egin zituen, eta horietako baten hankak ukitu zituen, argazkiekin tematuta", horren esanetan.

Susmagarriaren telefono mugikorrean hainbat irudi zeudela egiaztatu ondoren, agenteek atxilotu egin zuten, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Atxilotua Durangoko Epaitegiaren esku utzi dute gaur, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.