Itxi

Twitterren salatu dute

Funtzionarioak murrizketak kritikatzeaz ohartarazten ditu idatzi batek

Erredakzioa

Oharra Ruben Urosa Sanchez Injuveko zuzendariak sinatuta dago, eta murrizketen inguruko iritziak ematea "diziplina falta zigorgarria" dela dio, besteak beste.

Oharraren edukia twitter bidez salatu dute. Irudia: Twitter.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren ohar batek Rajoyren Gobernuaren murrizketen inguruko iritzi zein kritikarik ez egiteko esaten die funtzionarioei, euren lanpostuan dauden bitartean, Twitterren bidez egindako salaketaren arabera.

Oharra Ruben Urosa Sanchez Injuveko zuzendariak sinatuta dago, eta bertan idatzitakoaren arabera, murrizketen inguruko iritziak ematea ez dator bat "langile publikoek dituzten zereginekin".

Gauzak horrela, eta kritikak eginez gero, jokaera hori "Saileko Zerbitzuen Ikuskapen Nagusiari jakinaraziko zaio, diziplina falta zigorgarria den ala ez aztertzeko".