Beroa
Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa
EITB Media
Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.
Arabako Kanpezu herriak 37 graduko tenperatura maximoa izan du 16:00ak aldera, eta Guardiak, Espejok eta Agurainek (Araba) 36 ºC neurtu dituzte. Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren (Bizkaia) 34 ºC eta Arrasaten (Gipuzkoa) 33 ºC.
¿ #Tenperatura #Orain (ºC)
— Euskalmet (@Euskalmet) August 11, 2023
¿Kanpezu: 37
¿Páganos (Laguardia): 36
¿Espejo: 36
¿Salvatierra: 36
¿Abetxuko(Vitoria-Gasteiz): 35
¿Igorre: 34
¿Arrasate: 33
¿Almike (Bermeo): 25 pic.twitter.com/sOA8cI8NNi
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko 14:00etatik 19: 00etara, tenperatura oso altuengatik.
Arratsaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan ekialde-hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da, baina, egunaren amaieran, iparraldera biratzea espero da, eta bolada gogorrekin tenperaturak behera egingo du.
¿ #Tenperatura
— Euskalmet (@Euskalmet) August 11, 2023
¿¿ Haizea iparraldetik finkatuz doa barnealdean ere eta bizitu egin da Araban. Hortaz, tenperatura pixkanaka jaisten joango da. Araba hegoaldera beranduago iritsiko da eta gehiago kostako zaio freskatzea. pic.twitter.com/z2sgQL4Ug8
79 urteko gizon bat hil da Gipuzkoan, eta 74 pertsona artatu behar izan dituzte Osakidetzako osasun-zentroetako larrialdi-zerbitzuetan, azken hiru egunetan izandako tenperatura altuen ondorioz.