Itxi

Pertseidak

Pertseiden behaketa astronomikoa protagonista izango da Izki eta Valderejo Parke Naturaletan igande honetan

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi leku horiek "pribilegiatuak" dira fenomeno hori behatzeko, hiri handietatik urrun baitaude.

Pertseidak. Argazkia: Vicente Guinea Gonzalez de Artaza.

Izki eta Valderejoko Parke Naturalek Pertseidak edo San Lorentzoren malkoak behatzeko jarduera gidatuak hartuko dituzte igande honetan, abuztuaren 13an. Fenomeno astronomikoa izar iheskorren zaparrada bat da, eta bere intentsitate handiena abuztuaren erdialdean gertatzen da.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Izki eta Valderejo leku "pribilegiatuak" dira fenomeno hori behatzeko, ingurune ez oso "antropizatuetan" baitaude, hiri handietatik urrun. Gogoratu behar da San Lorentzoren Malkoak behatzeko modurik onena ingurune ilun batean egotea dela, argi kutsadura gutxiko toki batean.

Foru Aldundiak bi jarduera antolatu ditu gertaera astronomiko honetaz gozatu ahal izateko. Alde batetik, eta Arraia-Maeztuko Udalarekin lankidetzan, astronomia behatzeko jarduera bat antolatu da. Bertan, La Otra Mitad espezialisten eskutik, izar zaparrada horretaz gozatu ahal izango da, eta "zorte apur batekin", baita Saturno eta Jupiter planetak behatu ere.