Trenak
Hendaia eta Bordele arteko trenean izandako matxurak, 400 lagun geldirik utzi ditu, bero bolada betean
EITB Media
Matxura goizeko 08: 00ak aldera gertatu da Labouheyre eta Ychoux artean, Bordeletik 70 km hegoaldera. Gertaera, udako itzulera operazioarekin bat egiteaz gain, Bordele eta Landetan termometroak 35 ºC-ra igo dituen bero bolada betean gertatu da.
Hendaia eta Bordele arteko trenbidearen ardatzean "elektrizitate horniduran huts" bat izan da larunbat honetan, eta atzerapen handiak eragin ditu hainbat lineatan, SNCF konpainiak jakinarazi duenez.
Matxura goizeko 08:00ak aldera gertatu da Labouheyre eta Ychoux artean, Bordeletik 70 km hegoaldera, eta erreietako batean zirkulazioa eten behar izan dute. Bestea irekita egon da, eta txandakako zirkulazioa ahalbidetu du horrek, gutxienez, baina ez da nahikoa izan trenek behar zuten orduan funtzionatzeko.
Hala, konpainiak jakinarazi duenez, "bidaia-denborak luzatzen ari dira, eta 4 ordura arteko atzerapenak daude". Gainera, tren batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte.
Talde teknikoak bertan daude arazoa konpontzen saiatzeko eta pixkanaka normaltasuna berrezartzea aurreikusten da, baina oraindik atzerapenak aurreikusten dira datozen orduetarako.
Gertaera, udako itzulera operazioarekin bat egiteaz gain, Bordele eta Landetan termometroak 35 ºC-ra igo dituen bero bolada betean gertatu da.
Presque 7 heures de retard après une panne SNCF dans le Sud-Ouesthttps://t.co/wiGIDw1Af7 pic.twitter.com/vmSqJcm8bX
— La Voix du Nord (@lavoixdunord) August 19, 2023