2023ko munduko txapelketa
Politikari eta erakundeek Rubialesen jarrera gaitzetsi dute eta dimititzeko eskatu diote
EITB Media
Munduko Txapelketaren amaieran, jokalari bati ahoan musu emanda Futbol Federazioko presidenteak izan zuen keinu matxistak eta, ondoren, "bi aldeek fede txarrik gabe" jokatu zutela esanez emandako azalpenek sare sozialak gori-gori jarri dituzte.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF, gazteleraz) presidenteak Munduko Txapelketako finalean izan zuen jarrera gogor gaitzetsi dute eta dimisioa eman dezala eskatu diote.
Rubialesek bere burua zuritzeko bideo bat argitaratu du. Espainiak Ingalaterra garaitu osteko irudietan ikusi zenez, Rubialesek burutik oratu zion Jennifer Hermoso jokalariari, eta, baimenik gabe, musu eman zion ahoan. Irudiak biral bihurtu ziren sare sozialetan, eta hainbat buruzagi politiko eta alor ezberdinetako erakundeen gaitzespena eragin zuten. Horren aurrean, Rubialesek bi minutuko bideo bat zabaldu du, baina bideoan emandako azalpenek sare sozialetan harrabots handiagoa sortu dute. Izan ere, bideoan onartu duenez, "ziurrenik" oker jokatu zuen eta "ez zen, bi aldeetako batetik ere, inolako intentzio txarrik egon". Gaia trending topic izan da astelehenean X sarean, lehen Twitter zen horretan.
Bai partidan erakutsi zuen jarrerak bai ondoren emandako azalpenek Espainiako Gobernuko kideen, alderdi politikoen eta alor ezberdinetan lanean aritzen diren erakundeen gaitzespenak eragin dituzte.
Kirol Profesionaleko Emakumeen Elkarteak oso gogor jardun du X sare sozialean Rubialesek izandako jarreraren kontra, eta dimisioa emateko eskatu dio. Gainera, salaketa aurkeztuko du Kirol Kontseilu Nagusian.
Un cargo de representación tiene que tener formación en cómo tratar a las jugadoras.
— Asociación para Mujeres en el Deporte Profesional (@MujeryDeporte_) August 21, 2023
Su ejemplo debe ser impecable. Su falta de decoro, irresponsabilidad e indecencia, nos avergüenza. Estaremos encantadas en darle la formación que necesita o dimita.@rfef pic.twitter.com/5IFVIdMXNg
Bestetik, Yolanda Diaz jardunean dagoen Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak irmo hitz egin du Diputatuen Kongresuan: "Pertsona horrek dimisioa eman behar du eta Federazioko protokoloak martxan jarri behar dira". Diazen ustez, Rubialesek "emakume bat iraindu du eta eraso egin dio", eta "kirol legea betetzeko" eskatu du Sumarren izenean. Munduko txapeldunak "soldata-bereizketa baten biktima" direla ere aipatu du.
Jardunean dagoen Espainiako Berdintasun ministroak, Irene Monterok, ere oso gogor kritikatu du. "Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak izateko eskubidea" aldarrikatu du eta "onespena" erdigunean jartzeko beharraz aritu da. Horrez gainera, horrelako musuak "sexu-indarkeriaren mota bat" direla argitu du, "orain arte ikusiezina zena eta normalizatu ezin dena".
Tenemos derecho a vidas libres de violencias machistas. Para ello el consentimiento debe estar en el centro. Es un cambio legal, social, cultural, que necesita los esfuerzos de toda la sociedad. De la cultura de la violacion a la cultura del consentimiento. Solo sí es sí
— Irene Montero (@IreneMontero) August 21, 2023
No demos por hecho que dar un beso sin consentimiento es algo “que pasa”. Es una forma de violencia sexual que sufrimos las mujeres de forma cotidiana y hasta ahora invisible, y que no podemos normalizar. Es tarea de toda la sociedad. El consentimiento en el centro. Solo sí es sí
— Irene Montero (@IreneMontero) August 20, 2023
Ione Belarra Eskubide Sozialen jarduneko ministroak ere idatzi du X sarean: "Hau da denok pentsatzen duguna. Hori Espainia guztia begira dagoela egiten badute, zer ez dute egingo pribatuan!? Emakumeen kontrako sexu-indarkeriak amaitu behar du. Besarkada bat txapeldunei", esan du.
Miquel Iceta jardunean dagoen Kultura eta Kiroletako ministroak adierazi du keinua "onartezina" izan zela. "Azalpenak eman eta barkamena eskatu behar du", berretsi du Estatuko irrati emisora batean.
Jardunean dagoen Defentsa ministroak, Margarita Roblesek, bere aldetik, "arbuiatzeko moduko keinutzat" jo du gertakaria, eta jokalariari bere elkartasuna adierazi dio. "Uste dut interesatuak berak azaldu behar duela zein den bere egoera, nola sentitu zen", esan du Galiziako egoitza militar batera egindako bisitan.
Kargua uzteko eskariak
Alderdi politiko batzuetako kideek (Sumar eta PSOE) eta Estatuko erakunde batzuek zuzenean eskatu diote Federazioko presidenteari kargua utz dezala.
Hala, Sumarren izenean, Marta Lois diputatu eta koalizioaren bozeramaileak esan du "onartezina" dela, eta Rubialesen dimisoa eskatu du. "Lotsagarria da", erantsi du. Ildo beretik, Ernest Urtasun eurodiputatuak azpimarratu duenez, "Rubialesek dimisioa eman beharko luke bihar bertan". Horren ustez, "munduari eman diogun irudia matxismo nazkagarriarena da. Ezin da zigor gabe geratu".
Este tipo de comportamiento sexista hacia la jugadora española Jennifer Hermoso es intolerable. El señor Rubiales debería dimitir. Una vergüenza pic.twitter.com/aOLfjn8yGi
— Marta Lois (@MLoisgonzalez) August 20, 2023
Sozialisten aldetik, Adriana Lastra PSOEren diputatuak esan du Rubiales "nazkagarri bat" dela, eta dimisioa "gaur bertan" eman beharko lukeela. "Denagatik. Partidan zehar izan zuen jarrera onartezinagatik, jokalariak behartu ditzakeela eta hori barregarria dela uste izateagatik, eta herrialde erdia iraintzeagatik", idatzi du X sare sozialean.
Es un impresentable que debería dimitir hoy mismo. Por todo. Por su comportamiento inaceptable durante el partido, por creer que puede violentar a las jugadoras y que además es gracioso, y por insultar y vejar a medio país. https://t.co/ccGGLGW0Wp
— Adriana Lastra (@Adrilastra) August 21, 2023
Alderdi Popularrak Galizian duen idazkari orokor Paula Pradoren ustez, "arbuiagarria" eta "gaitzesgarria" da Rubialesen keinua, eta musurik nahi ez duen emakume baten "erabaki aske baten aurka doa", horren hitzetan. "Nire gaitzespen osoa dauka musurik nahi ez baldin bazuen", gaineratu du.
Jennifer Hermoso jokalariak berak ez zitzaiola Rubialesek egindakoa gustatu azaldu zuen hasiera batean. Aldageletan zuzenean sare sozial baten bidez zabaldutako irudietan, honakoa esan zuen zehazki: "E, ez zait gustatu (…) Baina zer egin dezaket? Begiratu niri, begiratu".
Gerora, Federazioak EFEri bidalitako adierazpenetan, gertatutakoari "buelta gehiago ez emateko" eskatu du, eta "Munduko Txapelketa irabazteak emandako erabateko zoriontasunaren eraginez izandako bat-bateko keinu bat izan da, elkarren artekoa". Jokalariaren esanetan, "presidenteak eta nik harreman oso ona dugu, gu guztiokin hamarreko jarrera eduki du, eta keinu naturala izan da, maitasunezkoa eta esker onekoa".