Itxi

iruzurra

Bi pertsona ikertzen ari dira Nafarroako garraio-enpresa bati 9.000 euroko iruzurra egiteagatik

eitb media

Leer en Castellano

Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du eta gizon bat ikertzen ari dira iruzurra egin izana egotzita. Ustezko gaizkileek birus bat sartu zuten garraio-enpresaren ekipo informatikoan.

Nafarroako Guardia Zibilak 34 urteko emakume bat eta 46 urteko gizon bat atxilotu ditu, Nafarroako garraio-enpresa bati iruzur egitea eta dirua zuritzea leporatuta.

Ustezko gaizkileei iruzur egitea, sekretuak ezagutaraztea, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea egozten zaizkie.

Bikoteak "Man in the Middle" gisa ezagutzen den teknika erabili omen zuen: enpresen ekipo informatikoan birus troiar bat sartu omen zuten, hornitzaileekin eta erosleekin izaten dituzten elkarrizketak ikusteko.

Ustezko gaizkileak garraio-enpresaren posta elektronikoan sartu ziren, eta 9.000 euro eman behar zizkion enpresa baten nortasuna ordeztu zuten. Horrela, enpresa nafarrak diru-ordainketa egin zuen, baina besteak ez zuen dirurik jaso. 

Nafarroako Guardia Zibilak diruaren jarraipena egin zuen, eta iruzurgileek erabilitako banku-kontu bat aurkitu zuten.