Rubiales kasua
Audientzia Nazionalak Luis Rubialesen aurkako salaketak ikertuko ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Fiskaltza Nagusiak eta Madrilgo Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari helerazi dizkiote Espainiako Futbol Federazioko presidentearen aurka jasotako salaketak, Jennifer Hermoso jokalariari emandako musuagatik.
Auzitegi Nazionalak Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Madrilgo Probintzia Fiskaltzak Luis Rubialesen, Espainiako Futbol Federazioko presidentearen, aurka jasotako salaketak aztertuko ditu, Jennifer Hermoso jokalariari emandako musuagatik.
Izan ere, probintziako fiskaltzak kasu hori aztertzeko eskumena Auzitegi Nazionalari dagokiola egiaztatu du, gertakariak atzerrian gertatu zirelako.
Horretaz gain, Federazioko presidenteak bi salaketa ditu Kultura eta Kirol Ministerioaren (CSD) mendeko Kirol Kontseilu Gorenean.