Itxi

FESTA ETA JAIA

Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du berriz ere Uharte Arakilgo gazta lehiaketa

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gorraizko Gaztelua Golf & Spa hotelak erosi du gazta 4.750 euro ordainduta. Eguraldiak ez du lagundu baina jende asko hurbildu da Uharte Arakilgo Artzai Egunera.

Gazta irabazlearen zatia, salmenta mahaian. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa, igande honetan Uharte Arakilen, Artzai Egunaren baitan. Gazta irabazlea Gorraizko Gazteluari esleitu zaio enkantean, 4.750 euroren truke.

Artzai Egunaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, eguraldi txarra izan arren, jende asko bertaratu da eta prestatutako ekitaldi guztiak egin ahal izan dira. Hori dela eta, eskerrak eman dizkie "Uharte Arakilera hurbildu diren eta egun hau posible egin duten pertsona guztiei".

Gazta lehiaketaren sailkapena, ordena honetan geratu da, Infernuko gasnaren ondoren: Nerea Olazaran-Neregazta (Zudaire), Ricardo Remiro-Remiro (Eulate), Loperena-Loperena (Egozkue), Uharte Martiarena-Sustrai (Uharte Arakil), eta Mari Mar Castro-Urrizaga.

ETBk egindako elkarrizketan, Kortaria gaztandegiko Julen Arburua oso pozik agertu da izaten ari diren bolada onagatik. Iaz ere, eurek irabazi zuten iaz ere lehen saria, eta azken urteetan sari dezente lortzen ari dira.

Lehiaketa honez gai, beste batzuk ere izna dia. Hala nola, Nafarroako Artzain Txakurren 55. Txapelketa, Nafarroako Ardi Latxaren 38. Erakusketa eta Esne Errendimenduaren Lehiaketa, Latxa Arrazaren 18. Estatuko Lehiaketa, Ardi Moztaileen 34. Txapelketa eta Ardi Gisatuen Lehiaketa.

Era berean, eartisautzaz eta artzaintzatik eratorritako gazta eta produktuez gozatu ahal izango da egun osoan. 30 artisau postu zeuden hitzartuta, eta artzainek egindako esnekiekin gazta saltzeko dozena bat postu jarri dira.