Itxi

Trafikoa

Bost pertsona zauritu dira AP-8an, Berriz parean, auto bat bidetik irtenda

EITB Media

Leer en Castellano

Zaurituetako hiru Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, Galdakaokora. Autobidearen eskuineko erreia itxi dute Bilboko noranzkoan, eta pilaketak sortu dira.

Ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Bost pertsona zauritu dira, gutxienez bat larri, AP-8an, Berriz parean, Bilboko noranzkoan, auto bat bidetik irtenda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Iturrion arabera, ezbeharra 09:20an jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailu bat bidetik atera denean. 

Ertzaintza, Bizkaiko suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta bertan jaso dute lehen arreta autoan zihoazen bost lagunak. Gerora, larrien zeudenak, hiru, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoak, Galdakaora. 

Istripua izan ondoren, errei bat —eskuinekoa— itxi dute, eta ilarak sortu dira Bilbora bidean

Istripu ugariko goiza

Hauxe izan da EAEko errepideetan goizean izan den ezbeharrik larriena, baina ez bakarra. Bizkaian, Cadaguako igarobidean, Alonsotegin, lau autok elkar jo dute. AP-8an, San Mameseko sarbidean (Bilbo), beste istripu bat izan da. Ez da inor zauritu, ez batean ez bestean, baina pilaketak sortu dira. 

Gipuzkoan, elkarren segidan izandako bi ezbeharrek bi kilometrorainoko ilarak sortu dituzte AP-8an, Zarautz parean, Irungo noranzkoan. Zorionez, ez da inor zauritu.