Trafikoa
Normaltasuna nagusi da N-634 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean
EITB Media
Autoaren gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta atera dutenean, erietxera eraman dute. Ilarak sortu dira errepide horretan zein AP-8an, 10:40 arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute gaur N-634 errepidean, Galdakao parean (Bizkaia) eta Bilboko noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta errepidea guztiz itxi dute.
Iturrion arabera, istripua 07:10ean jazo da, errepideko 97. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute.
Auto-gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, baita osasun zerbitzuak ere. Autotik ateratakoan, erietxera eraman dute.
Accidente de tráfico, camión implicado, N634 #Galdakao #Bomberos trabajando
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) September 11, 2023
Trafiko istripua, kamioi bat inplikaturik N634 Galdakaon #Suviltzaileak lanean https://t.co/gUKwIqiNIJ
N-634 errepidea erabat itxita egon da, kamioia bidean gurutzatuta geratu baita. Garabiak bidali dituzte ibilgailuak eramatera, eta errepideetako langileak, berriz, bidea garbitzera.
10:40an ez zegoen auto-pilaketarik N-634 errepidean.
¿¿¿¿ #Autopilaketak #AP8-ra heltzen dira. #Amorebietako irteeran km 101, trafiko ugaria.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) September 11, 2023
¿¿¿¿ Las retenciones afectan a la Ap-8. Salida Amorebieta en el pk 101, trafico denso.
¿¿011#Trafikoa pic.twitter.com/ss513DAfen