Itxi

Ekaitza

Larunbat arratsaldeko euri eta txingor erauntsiaren ostean, barealdia iritsi da Bizkaira

eitb media

Leer en Castellano

Bilbo, Txorierri eta Nerbioi-Ibaizabal inguruak jo zituen ekaitzak gogorren, eta estoldek ezin izan ziotenez eutsi, kaleak erreka bilakatu ziren Mungian, Basaurin, Bilbon, etab.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat arratsalde-iluntzean ekaitzak gogor jo zuen Bizkaian, eta euri eta txingor oldeak kaleak urez estali zituen Bilbon, Txorierrin eta Nerbioi-Ibaizabal inguruan.

Litro kopuru handia pilatu zen denbora gutxian. Euskalmetek emandako datuen arabera, Mungian, esaterako, 32 litro bota zituen metro koadroko. Bilboko Abusu auzoan 30 litro, eta Derion, 29.

Estoldek ezin izan zuten xurgatu eta ezin izan zuten behar bezala bideratu jasotzen ari ziren ur kantitate handia. Ondorioz, urez bete ziren errepideak, kaleak eta etxabeak. Kaleak erreka bihurtu ziren.

Derion Euskotrenen geltokia itxi egin behar izan zuten geltokiaren sarreran belaunetarainoko ura pilatu zelako. Mungian, berriz, futbol zelaia urez estalita geratu zen.ç

Basaurin hainbat kale ibai bihurtu ziren, eta urak zaborrontziak eraman zituen, eta urak hartu zuen El Semaforo taberna ezin izan dute ireki, Kareaga Goikoa kalean.

Bilbon urak bere bidea egin zuen eta indarrez, ur-jausi baten gisara jaitsi zen Mallonako eskaileretan behera, Unamuno plazaraino, Zazpikaleetan hedatuz. Argindarrik gabe bizilagun batzuk bertan, Artekalen eta Someran, uholdearen ondorioz transformadore bat hondatu zelako. Udalak jakinarazi du 30 gertakari artatu behar izan dituztela, guztiek estolderiekin, ur putzuekin edo eroritako semaforoekin lotuta, eta ez omen zen ezer larririk gertatu.

Larrialdi zerbitzuek hamaika dei jaso zituzten, eta haize zakarrak zuhaitzak bota zituen eta errepide istripuak gertatu ziren.

Hainbat abisu ezarri dituzte Euskal Herrian igande honetarako, euriteengatik

Gaur kalteak zenbatzeko eguna izango da, baina eguraldiak bide beretik jarraituko du. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, ostarteak ere bai. Egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzake. Edonon bota ditzakeen arren, probabilitatea handiagoa izango da Nafarroan. Ekaitz-guneetan, zaparrada handiez gain, txingorra bota dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke. Hegoaldeko haizea harro ibiliko da eta tenperatura ia ez da aldatuko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)