Itxi

Astronomia

NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Zientzialariek espero dute biziaren jatorriari eta duela 4.500 urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bere historian lehen aldiz, NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera igande honetan, eta zientzialariek biziaren jatorriari eta duela 4.500 milioi urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea espero dute.

Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dakartzan NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez.

Lehen aldia da NASAk, AEBko espazio agentziak, asteroide baten laginak Lurrera ekartzen dituena. Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak (JAXA) asteroideen hondarrak berreskuratzea lortu zuen 2020an, baina kopuru minimoa izan zen, hauts eta arroken koilarakadatxo bat baino ez.

Bideoak (1)