TRAFIKOA
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda
EITB Media
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lau ibilgailuk istripua izan dute gaur AP-8an, Usurbil eta Orio artean (Gipuzkoa) Irungo noranzkoan, eta pertsona bat zaurituta eraman dute erietxera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute, eta pilaketa luzeak sortu dira, sei kilometrorainokoak.
Iturri horien arabera, ezbeharra 07:30ean jazo da, autobidearen 32. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, lau ibilgailuk egin dute talka. Gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.
Ertzaintza, suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta lau garabi bertaratu dira. Azken horiek ibilgailuak erretiratu ondoren, Bidegiko langileek bidea garbitu dute.
¿ #Istripua AMAITUTA #Ap8 Km 32 #Usurbil-en Irungo norantzan. Errei guztiak IREKITA, #Autopilaketak gutxituz.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) September 29, 2023
¿ Accidente FINALIZADO en la Ap-8 Pk 32 Usurbil sentido Irun. Todos los carriles ABIERTOS, retenciones disminuyendo.
¿¿011#Trafikoa