Itxi

Jazarpena

Hamaika adingabe epaituko dituzte 'bullying' kasu batekin lotuta, Gipuzkoan

eitb media

Leer en Castellano

Biktima auzipetuen ikaskidea da, eta bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten.

14 eta 16 urte arteko hamaika adingabe epaituko dituzte Gipuzkoan urtea amaitu aurretik, ustez ikaskide bat jazartzeagatik. Biktima bi aldiz saiatu omen da bere buruz beste egiten 'bullying'aren ondorioz.

EITBk baieztatu ahal izan duenez, biktimak etengabeko jazarpena pairatu du, bultzakadekin, zangotrabatzeekin, irainekin eta mehatxuekin. Ikasgela osoa egongo litzateke tartean.

Gipuzkoako Fiskaltzaren eskaera da hamaika adingabeek gizarte hezkuntzarekin lotutako lanak egin ditzatela urtebetez, eta arduradun zibilak gurasoak eta Eusko Jaurlaritza izan daitezela. Azken horren kasuan, eskolak arazoari ez erantzuteagatik izango litzateke.