Itxi

SUSTOA

Suhiltzaileek 21 surflari erreskatatu dituzte Biarritzen, marea bizien itsasgorak harrapatuta

EITB MEDIA

Leer en Castellano

15:45 aldera izan da erreskatea eta uretako zein lurreko taldeek parte hartu dute, Angeluko suhiltzaileak tartean.

21 surflari erreskatatu behar izan dituzte gaur arratsaldean Biarritzen, itsasertzera iristeko arazoak zituztelako, marea biziak eta itsasgorak bat egin dutenean.

15:45 aldera izan da erreskatea eta uretako zein lurreko taldeek parte hartu dute. Angeluko suhiltzaileek ere erreskatean parte hartu dute. Esku-hartze azkarrari esker, guztiak onik atera dituzte.

Euskal Kostaldea marea bizien fenomenoa bizitzen ari da egunotan, 110etik gorako koefizienteekin. Igande arratsaldera arte irautea aurreikusita dago eta astelehenetik aurrera gutxitzen hastea.