Itxi

Facebook eta Instagram

Metak hilean 13 euro kobratu nahi dizkie iragarki pertsonalizatuak onartzen ez dituzten EBko erabiltzaileei

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Irailean Meta sare sozialen erraldoiak Europako arautzaileei egindako proposamena da, bere diru-sarreren iturri nagusia babesteko helburuarekin.

Mark Zuckerberg Metako zuzendaria, Menlo Parken, Kalifornian (AEB). Argazkia: EFE

Metak hilean 13 euro kobratzeko asmoa du Europar Batasunean (EB), iragarki pertsonalizatuak jasotzeko aukera onartzen ez duten erabiltzaileei Instagram edo Facebook erabiltzeagatik.

The Wall Street Journal AEBko egunkariak gaur argitaratu duenez, irailean sare sozialetako enpresa erraldoiak Europako arautzaileei egindako proposamena da.

Planteamendua da hilean 10 euro kobratzea Facebook edo Instagram ordenagailu batetik erabiltzen dutenei (lotutako kontu gehigarri bakoitzeko 6 euro) eta hilean 13 euro mugikorren bidez konektatzen direnei.

Hedabide horrek azaldu duenez, proposamenak Europar Batasuneko Merkatu Digitalei buruzko Legearen baldintzei aurre egin nahi die; izan ere, arau horrek mugatu egin dezake Metak erabiltzaileei iragarki pertsonalizatuak erakusteko duen ahalmena, aldez aurreko baimenik gabe.

Horrela, araudi horrek arriskuan jarriko luke erraldoiaren diru-iturri nagusia. Metak EBko arautzaileei aurreratu dienez, datozen hilabeteetan ezarri nahi dizkie SNA edo iragarkirik gabeko harpidetza duten Europako erabiltzaileei.