Gertakaria
Sutea izan da Donostiako Kale Nagusian, eta bi etxebizitza erabat kiskalita geratu dira
eitb media
Sua 5:30 aldera piztu da Kale Nagusiko 19. atariko 4. solairuan. Bizilagun guztiak atera behar izan dituzte euren etxeetatik.
Sute batek eraikin bateko bi etxebizitza kiskali ditu Donostiako Kale Nagusiko 19.ean, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Sutea 5:30ean piztu da 6 solairuko etxebizitza eraikin batean, eta bizilagun guztiak etxetik atera behar izan dituzte.
Gutxienez bi etxebizitzatan kalteak handiak dira, eta bizilagunak senide eta lagunen etxeetara joan behar izan dira.
Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira orain.