Kargatzen...
Itxi

Aita Mari

Aita Marik 69 lagun erreskatatu ditu Mediterraneoan, haurtxo bat eta hainbat adingabe tartean

EITB Media

Leer en Castellano

Egurrezko bi txalupatan zihoazen. Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten noraezean. Erreskate ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. Italiako Gobernuak Napolesko portura joateko baimena eman dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aita Mari erreskate ontziak 69 lagun erreskatatu ditu bart Mediterraneoan, hamaikagarren misioari ekin dionetik laugarren eguna betetzen ari zenean. 

Egurrezko bi txalupatan zihoazen, eta ordu asko zeramatzaten noraezean. 

Itsas salbamenduko ontziak uretatik atera dituenen artean haurtxo bat eta hainbat adingabe daude. 

Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten itsasoan galduta, eta ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. 

Hasiera batean Italiako Gobernuak Genovako portura abiatzeko agindu badio ere, Napoleskora joateko baimena eman dio ondoren. Ondorioz, bide erdia egin beharko du Aita Marik, Genovatik 600 itsas miliara (965 kilometro) baitzegoen bertan porturatzeko baimena jaso duenean.

Bideoak (1)