Itxi

Eguraldia

Fronte aktibo batek euria ugari utziko du ia denean, arratsaldean eta gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Goizean, ostera, han-hemenka eta noizbehinka soilik egin lezake euri apur bat.

Mañaria (Bizkaia), gaur. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana Velar

Fronte aktibo batek euria ugari utziko du ia denean, arratsaldean eta gauean. Goizean, aldiz, han-hemenka eta noizbehinka bakarrik egin lezake euri apur bat.

Euskalmetek jakitera eman duenez, gaur hegoko eta hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, batez ere egunaren lehen zatian eta mendebaldean. Horri esker, tenperatura epela izango da kantauriar isurialdean, nahiz eta koska bat behera egingo duen.

Ostiralean, tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta euria egingo du. Goizaldean, haizeak mendebal eta hego-mendebaldetik joko du, baina goizean mendebal eta ipar-mendebaldera egingo du, eta indartu egingo da. Norabide aldaketa horren ondorioz, hodeiak ugarituko dira, eta zaparradak iritsiko dira, batez ere itsasertzetik gertu eta ekialdean.

Tenperatura maximoak 15-18 graduren bueltan ibiliko dira. Gauean, haizeak hego-mendebaldera egingo du berriro ere. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du ostiral honetan Euskadin, orduko 110-120 kilometroko haize-boladak espero direlako haizeak gogor jotzen duen lekuetan; bereziki, kostaldean. Nafarroako ipar-ekialdea abisu horipean egongo da, 10:00etatik 18:00etara.

Larunbatean, eguraldiak hobera egingo du. Egunaren lehen partean, mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta ostarteak nagusituko dira; arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, eta hodeiak ugaritzen joango dira; ez dute baztertu noizbehinka euri apur bat egitea.

Tenperatura maximoak 17-20 gradu inguruan kokatuko dira, eta tenperatura minimoak hotzak izango dira; Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan, 5 gradu ingurukoak ere.