Gipuzkoa
Gorabeherak izango dira asteburuan N-1 errepidean, Lasarte-Orian, lanen eraginez
agencias | eitb media
Donostiatik ateratzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
N-1 errepidea itxiko dute Lasarte-Orian (Gipuzkoa), asteburu honetan, Itxiberrieta biribilgunea osatze aldera hegoaldeko lotunean egin behar duten biribilgune goratuko lanak direla medio.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N-1eko 450,9 eta 451,5 kilometroen artean eragingo dute lanek.
Larunbat honetan, urriaren 21ean, 06:00etan hasiko dira errepidean lanean, eta igandean, urriaren 22an, amaituko dute, 20:00etan. Larunbateko 06:00etatik 21:00etara eskuin erreia itxiko dute Irungo noranzkoan, aipatu kilometroen artean.
Larunbateko 21:00etatik igandeko 20:00etara, berriz, Gasteizko noranzkoan itxiko dute eskuineko erreia, 450,5 eta 451,5 kilometroen artean.
Donostiatik ateratzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.