Ipar Euskal Herria
Euskal Hirigune Elkargoak alokairuak mugatu ahalko ditu tentsiopeko eremuan dauden herrietan
EITB MEDIA
Gaur agertu da dekretua Frantziako Aldizkari ofizialean, eta Lapurdiko 24 herritan aplikatu ahalko da neurria 2024tik aurrera.
Euskal Hirigune Elkargoak etxebizitzen alokairuaren prezioa mugatzeko tresnak eskatu zituen duela urtebete eta, orain, neurri hori onartu du Frantziako Gobernuak. Gaur agertu da dekretua Frantziako Aldizkari Ofizialean eta, azaltzen duenez, Lapurdiko tentsio handiko eremuko 24 herrietako alokairua mugatu ahal izango du Elkargoak.
Neurria 2024an sartuko da indarrean, herri bakoitzean alokairuaren gehieneko prezioa zein izango den aztertu ondoren. Zehazki, hurrengo herrietan ezarri ahalko dute hori: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Miarritze, Milafranga, Mugerre, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu.