Gorabeherak trafikoan
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan, Lasarte-Orian, lanen eraginez
agentziak | eitb media
Donostiatik ateratzeko edo hirira sartzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
N-1 errepidea itxita egongo da asteburu osoan, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Itxiberrieta biribilgunea osatze aldera hegoaldeko lotunean egin behar duten glorietako lanak direla medio.
Ohar batean, Aldundiak jakinarazi du gorabeherak izango direla trafikoan, 450,900 eta 451,500 kilometroen arteko zatian.
Ostiralean 21:00etan hasi, eta astelehenean bukatuko dituzte lanak, 06:00ak aldera. Denbora tarte horretan, bi noranzkoetan itxiko dute zirkulazioa, eta beste bide alternatibo batzuetatik bideratuko dute trafikoa.
Hain zuzen ere, Donostiatik ateratzeko edo hirira sartzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.