Itxi

TRAFIKOA

Auto-ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Ikaztegietako tunelaren sabaiari eusten dion ehuna erori ondoren

EITB Media

Leer en Castellano

N-1 errepidea hainbat orduz itxi dute Ikaztegietan, Gasteizerako noranzkoan, tunelaren sabaiko oihala erori delako. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, datorren astelehenera arte egongo da itxita, baina bypass bat ireki dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auto-ilara handiak izan dira N-1 errepidean ostiral honetan Gasteizerako noranzkoan, zazpi kilometrorainokoak une batzuetan, Ikaztegietako tunelaren barruan iragazgaizteko oihala askatu ostean. Ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute aldi baterako, zirkulazioa bypass baten bidez berreskuratu arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ezbeharra goizaldean gertatu da, baina handik gutxira bi noranzkoko zirkulaziorako ordezko sistema bat jarri dute, ezbeharra izan den noranzkoaren kontrako hoditik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zenbait unetan zazpi kilometroko ilarak eragin ditu erorketak, eta egoera datorren asteleheneko 06:00ak arte mantenduko da.

Bien bitartean, behin-behineko larrialdi-jarduketa bat egiten ari dira, tartea segurtasun-baldintzetan ireki ahal izateko.

Ibilbide alternatibo gisa gomendatzen dira AP-8 eta AP-1 autobideak, Gasteizerako noranzkoan, Bergaratik barrena, eta inguruko herrietako sarbideetarako, hala nola Ikaztegieta eta Legorreta, lehengo N-1, gaur egungo GI-2131.

Bestalde, N-634 kostaldeko errepidea itxi dute gaur arratsaldean, badaezpada, Getarian (Gipuzkoa), itsasgorarekin batera, olatuen arriskuagatik, eta zirkulazioa Meagas gainetik desbideratzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bideoak (2)