Gipuzkoa
Legazpiar bat atxilotu dute Donostian, haur-pornografia zabaltzea leporatuta
agentziak | eitb media
Atzo, azaroak 26, gizona atxilotu, eta haren etxea miatuta, eduki pedofilo ugari atzeman zizkioten.
Espainiako Poliziak 46 urteko Legazpiko gizonezko bat atxilotu du Donostian, adingabeak galbideratzea leporatuta, haur pornografia izateagatik eta Internetez zabaltzeagatik.
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Poliziak haur pornografia "gogorra" deskargatzen eta zabaltzen ari zen etxebizitza bat atzeman zuen Legazpin, Internet zerbitzua eskaintzen dion hornitzailearen informazioari esker, eta zaintza eta ikerketa operazio baten bitartez, gizona identifikatzea lortu zuten.
Hala, urriaren 26an, baimen judiziala jasotakoan, gizona atxilotu, eta haren etxea miatu zuten. Lau disko gogor, ordenagailu eramangarri bat eta CD eta DVD ugari atzeman zizkioten, haur pornografia baitzuen horietan.
Azkenean, atxilotua polizia-etxera eraman zuten, eta epailearen esku utzi dute.