Bizkaia
Tren zerbitzua etenda egon da Zornotza eta Lemoa artean, Euskotrenen konboi bat errailetatik atera baita
Agentziak | EITB Media
Bi udalerrien artean autobusez eskaini dute zerbitzua, "arazorik gabe", Euskotrenek zehaztu duenez. 18:30 aldera berrezarri dute tren zerbitzua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskotrenek Lemoa eta Zornotza artean (Bizkaia) eskaini ohi duen tren zerbitzua etenda egon da gaur goizetik arratsaldera arte, konboi bat errailetatik atera eta gero. Erabiltzaileek autobusez egin dute ibilbide hori.
Tren konpainiak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan, baina ez da inor zauritu.
Tren zerbitzua berriro ezarri arte, konpainiak autobusak jarri ditu Lemoa eta Zornotza arteko ibilbidea egiteko, eta ez da arazorik sortu, Euskotrenen arabera.
Autobusez aldatzen ari da Lemoa eta Zornotza artean, gorabeherarik gabe, ohiko zerbitzua berreskuratu arte.
— Euskotren (@euskotren) October 28, 2023
Se está realizando transbordo en autobús entre Lemoa y Amorebieta sin incidencias hasta recuperar el servicio habitual. https://t.co/WAlk5doeVg
Azkenean, 18:30 aldera berrezarri da tren zerbitzua, eta egoera normaltasunera itzuli da.
Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Lemoa eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepideko zati bat, Zornotzako Astepe auzotik Lemoaraino, itxita egongo dela 14:00etatik gauerdira arte.