Itxi

Trafikoa

Zabaldu dute berriro N-1eko Ikaztegietako tunela

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ostiraletik bypassa egon da jarrita. Berez, asteleheneko 06:00etan ireki behar zuten, baina aurreratu egin dute azkenean.

Ikaztegietako tunela. EITB Media

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean zabaldu du berriro N-1eko Ikaztegietako tunela. Ostiraletik, bypassa zegoen jarrita, tunelean luizia egon zelako itxi behar izan zutenetik.

Errepide horretako 424. (Itsasondo) eta 428. (Ikaztegieta) kilometroen artean egon da bypassa, Gasteizko noranzkoan.

Tunela 17:30 pasatxo zirenean zabaldu dute berriro. Berez, biharko 06:00etarako zegoen aurreikusita, baina gunea bermatzeko lanak lehenago amaitu dituzte.