Trafikoa
Bukatu dira Sondikan bi ibilgailuren arteko istripuak eragindako auto-ilarak
EITB MEDIA
Bi errei itxi behar izan dituzte goizean, Erletxetarako noranzkoan, baina bi ordu geroago bere onera itzuli da zirkulazioa.
Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu goizean Txorierriko igarobidean, Erletxetarako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
09:00ak orduko gertatu da ezbeharra. Istripua izan ondoren, ibilgailuetako bat irauli egin da, eta bi errei itxi behar izan dituzte, Sondikan, autoak errepidetik kendu arte. Bi ordu geroago, normaltasunera itzuli da zirkulazioa.
Segurtasun Sailaren arabera, anbulantzia bat bertaratu da badaezpada, nahiz eta istripuan ez den inor zauritu.
Kamioi batek su hartu du AP-8an
Trapagaranen, kamioi batek su hartu du, matxura baten ondorioz, eta denbora batez AP-8a itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Kamio bat sutan #Ap8 Km 125 #Trapagaran-en errepidea ¿irekita Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 31, 2023
Kantabriako norantzan ¿ITXITA jarraitzen du.
Camión ardiendo en la Ap-8 Pk 125 Trapagaran carretera ¿ abierta sentido Irun.
Sentido Cantabria continua ¿ CORTADA.
¿¿011
¿#Sua #trafikoa pic.twitter.com/Wr9BTx2Ej7