Itxi

Osasuna

Osakidetzan gaur hasiko dira eskatzen duten herritar guztiei gripearen kontrako txertoa ematen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala egin ez duten eta prestakina jaso nahi duten herritarrek honako bideak dituzte hitzordua hartzeko: 900 20 30 50 telefono zenbakira edo osasun zentrora deituta eta Osakidetzaren webgunearen bidez.

EAEko herritar guztiek eska dezakete gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua gaurdanik

Osakidetzan gaur, astelehenarekin, hasiko dira hala eskatu zuten herritarrei gripearen aurkako txertoa ematen. Txertaketa kanpaina duela ia hilabete, urriaren 9an, abiatu zuten, 60 urtetik gorakoekin eta arrisku taldekoekin. Duela astebetetik, baina, herritar guztiek har dezakete txertoa jartzeko txanda.

Orain arte hitzordua hartu ez dutenek eta txertoa jaso nahi dutenek honako bideak dituzte: 900 20 30 50 telefono zenbakira edo osasun zentrora deitu, edo Osakidetzaren webgunearen bidez.

"Osasuna, munduko ondasuna, hartu txertoa" leloari eutsita, gaixotasun horri aurre egiteko biderik eraginkorrena txertaketa dela azpimarratu nahi du kanpainak.

Urriaren 9tik 30era arte, 449.739 txerto jarri dituzte; horietatik 249.265 gripearen aurkakoak, eta 200.474 covid-19aren kontrakoak.

Guztira, 185.011 pertsonak (% 74,2k) hartu dituzte aldi berean bi gaixotasun horien aurkako txertoak.